Edukira joan

Nafarrek 3 domina ekarri dituzte Montsiako Wushu II. Txapelketatik

Apirilaren 26an, larunbata, Montsiako (Valentzia) San Jaume d´Enveja kiroldegian "Montsiako Wushu II. Txapelketa" ospatu zen.

Wushu tradizionala, modernoa, sanda eta taichi modalitateak hartu zituen lehiaketa goizeko 9:30ean hasi zen.

Nafarroa, oraingoan, León Pamplona gimnasioko kirolariek ordezkatu zuten, eta Sanda modalitatean (borrokaldia) parte hartu ondoren, Urrezko bi dominarekin eta Zilarrezko domina batekin itzuli ziren.

-60 Kg.: David Xupeng. URREZKO DOMINA.

-60 Kg.: Iñigo Asensio. ZILARREZKO DOMINA.

-65 Kg.: Xavi Zunzarren. URREZKO DOMINA.

Berri guztiak

Babesleak

Finantzatzailea