Edukira joan

Beteranoen Espainiako Txapelketa Las Palmasen

Abenduaren 1ean, igandea, Kanaria Handiko Las Palmaseko Gran Canaria Arena pabiloian jokatuko da "Beteranoen Espainiako Judo Txapelketa".

Azaroaren 30ean, larunbatean, 17:00etatik aurrera, judoken pisaketa eta ekipoen akreditazioa hasiko da. Igandean, abenduaren 1ean, goizeko 9:30etan hasiko da txapelketa.

Lehiaketa streming-en bidez jarraitu ahalko da.

4 ordezkari nafarrak honako hauek izango dira:

M2 -100 kg.: Iñigo Gerboles (Gimnasio León Pamplona)

M3 -100 Kg.: Ruben Juanto (Gimnasio León Pamplona)

M4 -60 Kg.: Roberto Martin (Takumi)

M5 -73 Kg.: Sergio Casado (Judo Egües-Eguesibar)

Oraingoan, gainera, Nafarroako ordezkaritza egongo da epaile taldean, Asier Marco epaile nafarrak parte hartuko baitu lehiaketa honen exekuzio arbitralean.

Ikusi informazio gehiago erantsitako dokumentuetan.

Berri guztiak

Babesleak

Finantzatzailea