Edukira joan

FUENGIROLAKO EUROPEAN CUP KADETE TXAPELKETA. 23-03-18

 Otsailaren 18an eta 19an, Juan Gomez Juanito de Fuengirola (Malaga) kirol-guneak Judoko FUENGIROLAKO EUROPEAN CUP KADETE TXAPELKETA hartuko du, 15 eta 17 urte bitarteko haurrentzat, biak barne.

 Otsailaren 17an (ostirala), izena eman duten guztien akreditazioa eta pisu baxuagoko 4 kategorien pisaketa egingo dira, bai gizonezkoenak bai emakumezkoenak. Kategoria horiek larunbatean lehiatuko dira 9:00etatik aurrera. Beste lau kategoriaek, gizonezkoak zein emakumezkoak, larunbatean pisatuko dute 18:00etatik aurrera, igandean lehiatzeko.

 Nafarroako taldea, oraingo honetan, Errendimendu Programako 4 kirolarik osatuko dute:

-44 Kg.: Marta Beorlegui (Irabia).

-48 Kg.: Arrate Murillo (JC Erice)

-81 Kg.: Arkaitz Eneriz (JC Erice)

-90 KG.: Aritz Lavado (Gimnasio León)

 Lehiaketa zuzenean emango da. Sakatu hemen ikusteko.

 Lehiaketa amaitu ondoren, otsailaren 20tik 22ra, Entrenamendu Zelai bat egingo da, eta bertan Nafarroako 4 judokek parte hartuko dute.

 Informazio gehiagorako ikus atxikitutako dokumentua. 

Berri guztiak

Babesleak

Finantzatzailea