Edukira joan

MALAGAKO EUROPAKO IREKIA - 21-10-23

Asteburu honetan, urriaren 23an eta 24an, MALAGAKO EUROPAKO  IREKIA, Judoko Europar Batasunaren egutegiaren barruko lehiaketa, egingo da Espainian.

Malagako Ciudad Jardín udal-kiroldegian egingo da lehiaketa eta urriaren 23an hasiko da, 9:00etatik aurrera. Gizonezkoen kategoriak: -60, -66 eta -73 kg. eta emakumezkoen kategoriak: -48, -52, -57 eta -63 kg.

Lehiaketan parte hartuko duten Nafarroako hiru kirolariak Nafarroako Judo eta K.E. Federazioaren Teknifikazio Programan parte hartzen dute eta Malagan daude ostegunetik.

-52 Kg.: ARIANE TORO SOLER (Irabia - C. Tecnificación)

-66 Kg.: JULEN TORO SOLER (Irabia - C. Tecnificación)

-73 Kg.: IBAI GRACIA GARIJO (Nav. Lucha - C. Tecnificación)

José Toro Barroso, Federazioko Errendimendu Programaren zuzendaria eta Gizonezkoen Talde Nazional Absolutuaren hautatzailea egongo da Talde Nazionaleko teknikari gisa.

Zuzeneko emanaldia esteka hauen bidez jarrai dezakezue:

JudoLive.es

IJF live

Lehiaketaren ondoren, urriaren 25etik 29ra, lihiakideek Training Camp txapelketan parte hartuko dute.

Berri guztiak

Babesleak

Finantzatzailea