Ekainaren 5ean, ETENGABEKO FORMAKUNTZA GELAren JIU-JITSUko 1. eta 2. Danak lortzeko ikastaroa izango da Iruñeko Larrabide Estadioan 10:00etatik 13:00etara. Guztira, zortzi ikastaro eskaini dira.
Jiu-Jitsuko 1. Danetik 3. Dan-era pasatzeko azterketak bide tradizionalez egin nahi dutenentzat, sei ikastaroetako lehena emango da ekainaren 5ean (larunbata) ere, 10:00etatik 12:00etara, Iruñeko Larrabide Estadioan.
Urritik aurrera Etengabeko Formakuntza Gelaren ikastaro eta gradu azterketak pasatzeko ikastaro gehiago programatuko dira.
Parte hartzeari begira, izena eman behar da inskripzio orria bete behar den moduan bidaliz secretaria@fnjudo.com posta elektronikora.
Izena emateko epea bukatuta, izenak jaso diren ordenaren arabera, ikastaroan izena eman dutela jakinaraziko zaie interesdunei.
Ikastaro honen izena emateko epea MAIATZAK 31 amaituko da (astelehena).
IKASTARORA JOAN AHAL IZATEKO, EZINBESTEKOA DA "COVID-19 KLAUSULA" AGIRIA KLASEAREN HASIERAN IRAKASLEARI EMATEA (honekin batera doa), behar bezala beteta.
Ikusi informazio gehiago erantsitako dokumentuan.