Otsailaren 13an, ETENGABEKO FORMAKUNTZA GELAren JIU-JITSUko 1. eta 2. Danak lortzeko ikastaroa izango da Iruñeko Larrabide Estadioan 10:00etatik 13:00etara. Guztira, zortzi ikastaro eskainiko dira.
Jiu-Jitsuko 1. Danetik 3. Dan-era pasatzeko azterketak bide tradizionalez egin nahi dutenentzat, sei ikastaroetako lehena emango da otsailaren 13an (larunbata) ere, 10:00etatik 12:00etara, Iruñeko Larrabide Estadioan.
Parte hartzeari begira, izena eman behar da inskripzio orria bete behar den moduan bidaliz secretaria@fnjudo.com posta elektronikora.
Izena emateko epea bukatuta, izenak jaso diren ordenaren arabera, ikastaroan izena eman dutela jakinaraziko zaie interesdunei.
Ikastaro honen izena emateko epea OTSAILAK 8 amaituko da (astelehena).
IKASTARORA JOAN AHAL IZATEKO, EZINBESTEKOA DA "COVID-19 KLAUSULA" AGIRIA KLASEAREN HASIERAN IRAKASLEARI EMATEA (honekin batera doa), behar bezala beteta.
Ikusi informazio gehiago erantsitako dokumentuan.