Eskola adineko Espainiako Txapelketa lehiatuko da Toledoko Talavera de la Reina herrian maiatzaren 4tik 6ra eta Haur eta Kadete kategorietako kirolariei zuzenduta dago.
Zuzenean sailkatu direnen zerrenda kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.
Haur eta Kadete kategorietako Araudi Teknikoa ikusi daiteke erantsitako dokumentuan ere bai.
EGITARAUA ere, zintzilikatu dugu.
Nafarroako Judo Federazioan aurkeztu behar den dokumentazioa (apirilaren 23ra arte):
.- NAN originala edo Pasaportea.
.- Adingabekoentzako baimena (eredua atxikita dago)
.- Datuen fitxa (eredua atxikita dago)
.- 2018ko Lizentzia txartela
.- Kyu karneta (Haur kategorian gutxienez berdea izan beharko da -tartekoak barne-, eta kadete kategorian, urdina).
Derrigorrezkoa da bi arauzko judogi eramatea, bata ZURIA eta bestea URDINA.
EKIPAZIOA:
Talde nafar osoak Federazioan hartutako txandala eta poloa eraman beharko dute, bai joan eta itzulerako bidaian, bai barneko joan-etorrietan.
OSTATUA:
Espedizio nafarra ondorengo hotelean egongo da:
HOTEL RECIO
Avda. de la constitución 32
45530 Santa Olalla (Toledo)
Telefonoa: 925.79.72.09
Nafarroako Federazioa taldearen joan-etorrien, ostautaren eta manteniuaren kostuaz arduratuko da maiatzaren 4ko afaritik maiatzaren 6ko bazkarira arte.
BIDAIA:
Espedizio nafarrak autbosez bidaiatuko du (Autocares Oroz), Iruñetik aterako da, eta Tafallan eta Tuteran egingo dira egialdiak hurrengo ordutegiak jarraituz:
ORDUTEGIAK:
MAIATZAK 4 - OSTIRALA (Iruñea - Talavera de la Reina)
.- 10:00h.: Irteera IRUÑETIK, El Sadar Futbol Estadiotik.
.- 10:30h.: Geldialdi TAFALLAN, Merkataritza Gunean.
.- 11:15h.: Geldialdi TUTERAN, Sofía Erregina Ospitalean.
MAIATZAK 6 - IGANDEA (Talavera de la Reina - Iruñea)
.- 16:00 - 16:30h, irteera Talavera de la Reinatik Iruñera, Tuteran eta Tafallan geldialdiak egiten.
Joanerako bidaiari begira, kirolari bakoitzak bere bokata eraman beharko du bazkaltzeko (edo pisuaren arabera berarentzat egokia den janaria). Federazioa ez da maiatzaren 4ko janariaz arduratuko.
Itzulirako bidaia maiatzaren 6a izango da Talavera de la Reinatik lehiaketa bukatu eta gero. Espero da arratsaldeko lehendabiziko orduan izatea.
Taldekide guztiek antolatzailearen autobusean bidaiatu beharko dute, bai joaterakoan, bai itzultzerakoan.
Pisuen araberako banatutako tatamiak eta lehiaketa-ordutegiak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.