Edukira joan

Judo Jardunaldi Internazionalak Torrelavegan

Judo Jardunaldi Internazionalak izan ziren uztailaren 16tik 20ra Kantabriako Torrelavega hiriko "Vicente Trueba" Kiroldegian.

Judokek egunero bitan entrenatu zuten. Goizez 11:00etatik 13:15era eta arratsaldez 19:00etatik 21:15era. Entrenatzeaz gain, turismoa egin zuten eta hondartzara joan ziren 15:00etatik 18:30era.

TIAGO CAMILO (Zilarrezko domina 2000. urtean Sidneyko Joku Olinpikoetan eta Brontzezko domina 2008an Pekineko Joku Olinpikoetan) eta FLAVIO CANTO (Brontzezko domina 2004ko Atenasko Joku Olinpikoetan) gonbidatutako irakasleak izan ziren,

5 judoka nafarrek parte hartu zuten:

.- Ibai Gracia (Navarro de Lucha)

.- Eduardo López (Anaitasuna)

.- Lucas Monreal (Natación Pamplona)

.- Mariya Kirbizhekova (Ribera Navarra)

.- Maika Burgaleta (Ribera Navarra)

Argazkian, kirolari eta entrenatzaile nafarrak CANTÓ eta CAMILOrekin.

Berri guztiak

Babesleak

Finantzatzailea