Edukira joan

Nafarrek 2 domina lortu zuten Junior mailako Espainiako Judo A Kopa Valentzian

Irailaren 27an, larunbata, Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren kirol pabilioian Junior mailako Valentziako Espainiako Judo A Kopa jokatu zen.

206 lagunek eman zuten izena (139 gizonezkoenak eta 67 emakumezkoenak), eta irailaren 26an hasi zen, 18:00etan, judoken pisatze- eta ekipo-akreditazioekin. Larunbatean, goizeko 9:00etatik aurrera, lehiaketa hasi zen.

Nafarroak, oraingo honetan, León Pamplona Gimnasioko 3 judoka izan zituen ordezkari:

-78 Kg.: Diana Milena Velasquez. ZILARREZKO DOMINA.

-81 Kg.: Yago León.

-100 Kg.: Aritz Lavado. BRONTZEZKO DOMINA.

Arbitroen taldean ere Nafarroako ordezkariak egon ziren, izan ere, JOSU HUARTE eta ASIER MARCO epaileak Valentziara joan ziren arbitrajearen exekuzioan parte hartzeko.

Ikusi EMAITZAK erantsitako dokumentuan.

Berri guztiak

Babesleak

Finantzatzailea